Edukira joan

Koordenatu sistema galaktiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koordenatu galaktikoen jatorria Eguzkia da. Longitude galaktikoa () Eguzkitik erdigune galaktikora Diab norabidearkin neurtzen da. Latitude galaktikoa () objektuaren angelua neurtzen du plano galaktikoarekiko.

Koordenatu sistema galaktikoa koordenatu esferikotan dagoen koordenatu sistema da, erdigunean Eguzkia duena, norabide nagusia Esne Bidea galaxiaren balizko erdigunearekin lerrokatua dagoena eta oinarrizko planoa plano galaktikoarekiko paraleloa dena. Eskuin eskuaren araua darabil, hau da, koordenatuak positiboak dira iparralderuntz eta oinarrizko planoan ekialderuntz[1].

Longitude galaktikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Longitudeak ( ikurra) objektu baten ekialderazko distantzia angeluarra neurtzen du erdigune galaktikoa jatorri hartuta. Lurreko longitudea bezala, gradu sexagesimaletan (°) neurtzen da.

Longitudearen arabera, Esne Bidea lau koadrante galaktikotan banatua dago:

  • 1. koadrante galaktikoa – 0° ≤ longitudea (ℓ) ≤ 90°[2]
  • 2. koadrante galaktikoa – 90° ≤ ℓ ≤ 180°
  • 3. koadrante galaktikoa – 180° ≤ ℓ ≤ 270°
  • 4. koadrante galaktikoa – 270° ≤ ℓ ≤ 360° (0°)

Latitude galaktikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latitudeak ( ikurra) objektu baten angelua neurtzen du ipar edo hegoalderuntz ekuatore galaktikoarekiko (oinarrizko planoarekiko) Lurretik ikusia, positiboa iparralderantz eta negatiboa hegoalderuntz. Adibidez, iparburu galaktikoaren latitudea +90° da. Lurreko latitudea bezala, gradu sexagesimaletan (°) neurtzen da.


Erreferentzia puntu galaktikoen J2000.0 koordenatu ekuatorialak[1]
  Igoera zuzena (RA) Deklinazioa Konstelazioa
Iparburua
+90° latitudea
12h 51.4m +27.13° Coma Berenices
(31 Com ondoan)
Hegoburua
−90° latitudea
0h 51.4m −27.13° Sculptor
(NGC 288 ondoan)
Erdigunea
0° longitudea
17h 45.6m −28.94° Sagittarius
(Sagittarius A barnean)
Anti-erdigunea
180° longitudea
5h 45.6m +28.94° Auriga
(HIP 27088 ondoan)

Ipar galaktikoa

Hego galaktikoa

Erdigune galaktikoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Blaauw, A.. (1960). «The new IAU system of galactic coordinates (1958 revision)» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 2: 123.  doi:10.1093/mnras/121.2.123. Bibcode1960MNRAS.121..123B..
  2. 2006ko ekaina, 3–20 or. Bibcode2006JAHH....9....3V..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.